XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giza osasuna babestu, ingurugiroa defendatu eta baliabide naturalak zaintzeko beharrezko oinarrizko erregimen juridikoa, aipatutako legearen testuan bildutakoa da.

26. Art. Zarata kontrola.

Zarata sortzeko indizeak ez du N-1 errepidearen ardatzeko puntu bakoitzean neurtutako dezibelioena gaindituko.

4. KAPITULUA. Zerbitzu baldintzak

27. Art. Barne zerbitzu sareak.

1. Lokal independiente orok, ur hornidurarako sarea hondakin urak (ur beltzak eta industrialak) biltzeko sarea, eraikineko saneamendu sare orokorrerako hartune partikularrez hornitua, energia elektrikoz hornitzeko sarea eta telefono sarea eduki beharko du, bai eta bertan burutuko diren iharduera konkretuei aplikagarri zaien Araudiak galda ditzakeen zerbitzu instalazioak ere.

Guzti horiek, gai horietan indarrean dauden erregelamendu eta instrukzio teknikoen arauera proiektatu eta exekutatuta egon beharko dute.

2. Hozketa zirkuituen prozesuko hondakin urik sor dezaten industriek, kutxeta bat instalatuko dute lokaleko hustuketa saretik saneamenturako barne-sare amankomunerako hartunean.

Kutxeta horrek barrote arteko 12 mm.ko separazioko sareto finkoak izango ditu, eta laginak hartu eta emaria neurtzeko behar bezala ekipatuta egongo da, 3239/71 Dekretuaren (1972.01.11ko Estatuko Buletin Ofiziala) jarraipideen arauera.

Aipatutako kutxetak udal zerbitzu teknikoen aginduei jarraiki instalatuko dira, ahal delarik lokaletatik kanpo, erabilera amankomuneko jabetzako lurzoruan.

Udalaren, Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren ikuskapen zerbitzuek, kutxeta horietaraino libreki heltzerik izango dute.

3. Udal saretik industria edo lokal independienteetarako ur hornikuntza, kontagailu bateria zentralizatuetatik egingo da soilik.

Hartuneak, kontagailu instalazioak eta ixteko giltza orokorrak, Udal Ur Zerbitzuaren arauak kontutan hartuz instalatuko dira.

4. Gas, ke edo lurrunen eta aireztapen bortxaturik edo egokitzapen sistematik datorren airearen kanporaketa baimendua estalki lerroaren gainetik egingo da kasu orotan, bide publikoko eraikinaren erabiltzaileei eta inguruko egoiliarrei molestiarik sortzea eragotziz.

28. Art. Instalazioen iragan zortasuna.

Ur, saneamendu edo energia sarearekiko edo ke kanporaketarako sarearekiko kokaera dela-eta, beharrezko konexioa jabe desberdinen beste lokal batzu zeharkatu gabe ezin burutu duten lokalen jabeek, hirigintza eskubideen egikaritza osoa eragotziko ez duten trazadura eta baldintzetan eta sortutako kalte eta molestien zenbatekoa ordainduz egin ahal izango dute.

29: Art. Azaleko urbanizazioa, seinalizazioa, argiteria.

Urbanizazioan erabilitako elementu eta materialeen diseinua dimentsioak eta kalitatea, udal zerbitzu teknikoekin ados egonik burutu beharko da.

5. KAPITULUA. Estetika eta apaindura baldintzak

30. Art. Xedapen aplikagarriak.

Ordenantza hauetako aurreko artikuluek erregulatutako estetika gaietako beharkizun eta eskakizunez gain, hurrengo artikuluetan ezartzen diren arauek eraenduko dute.